XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Gai ontan zure barrenak zer esaten dizu?

¿Zure konfesoreak zer esaten dizu?

¿Elizak zer erakusten dizu?

¿Jaungoikoak zer esango dizu? ¿Eta zuk zer erantzungo diozu?

Etzaitez engañatu.

Begira zazu ondo garai dan arte.

¿Gauz lizun eta kaltegarriak ikusi ta entzuten diran antzoki edo teatro, zinema eta batzar txarretara joan al zera?

¿Bear bezela jazten al zera edo ez?

Mirabea bazera ¿galbidezko tokietan al zaude edo toki eta etxe txarretara joaten al zera?

¿Ezkontzeko asmorik gabe, astia igarotze arren, iñorekin artu-emanik bai al daukazu?

¿Lagun txar edo galbidezkorik bai al daukazu?

¿Bear gabe berandu etxeratzen al zera?

¿Zure gauezko etxeratzeak kristau onari dagozkionak al dira?

¿Loikerizko pekaturik egin al dezu? ¿Bakarrik? ¿Beste norbaitekin? ¿Zeñekin: gizon, emakume, ezkongai edo ezkonduakin, edo persona ez danakin?